Liskar baten ondorioz hildako gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

Abantoko Gallarta auzoan liskar bat izan zen joan den larunbat goizaldeko 05:30 aldera, eta horretan zauritu zen.

2024ko abuztuaren 6a
19:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Joan den asteburuan liskar bat egon zen Abantoko Gallarta auzoan (Bizkaia), eta orduan zauritu zuten gizona hil egin da gaur. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Segurtasun Sailak azaldu du liskarra larunbat goizaldean gertatu zela, 05:30 aldera, eta hainbat lagun egon zirela bertan. Horietako bat zauritu zuten, eta ospitalean hil da orain, liskarrean eragindako zaurien ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.