Euskara

Liburu bat ondu dute euskara «sinplifikatzeko» proposamenekin

Mikel Mendizabal hizkuntza irakasleak koordinatu du lana; hainbat idazle eta hizkuntzalariren proposamenekin osatu dute.

jarraia232928.jpg
arantxa iraola
2023ko irailaren 18a
19:28
Entzun

Gaur goizean egin dute aurkezpena, Donostian. Euskara orain. Eraginkortasuna helburu liburuaren berri emateko elkartu dira Mikel Mendizabal koordinatzailea, eta egileetako hiru: Xabier Amuriza, Iñigo Lamarca eta Jesus Rubio. Haitao Liu hizkuntzalaria da ekarpena egin duen laugarrena. Liburuan esan dute euskarak aurrera egin dezan hura «sinplifikatzeko» bideak behar direla, eta horretarako ekarpenak egin dituzte, bakoitzak bere ikuspegitik.

Alberdaniak argitaratu du lana. Koordinatzaileak nabarmendu du egile bakoitzak bere ideia «pertsonalak» dituela gaiaren inguruan, eta ekarpenak egin dituztela aditzak sinplifikatzeko eta sintaxi eraginkorragoa garatzeko, besteak beste.

Liburuaren atzean dagoen analisia ezkorra da. «Euskalduntze prozesuan gauzak ez doaz ondo, hau errealitate bat da», adierazi dute liburuaren berri emateko oharrean. «Eskuarki soziolinguistikak esaten duena hartzen da kontuan, baina, nire ustez, giza zientzia horrek esaten duena ez da nahikoa, eta bada beste arrazoirik», esan du liburuaren koordinatzaileak.

Nabarmendu du hizkuntzen «eboluzionatzeko» gaitasunari erreparatu behar zaiola, eta hiztunei bidea erraztuko dieten hautuak lehenetsi. Uste du euskara «sinple eta eraginkor bat» garatzeko bidea egiten bada hizkuntzaren sustapenak aurrerapausoak baino ez dituela egingo.

Mikel Mendizabal hizkuntza irakaslea da. 2014an erreparatu zion gai honi; Hizkuntzen berdintasun komunikatiboa: mitoa eta errealitatea liburua atera zuen orduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.