Andoni Zengotitabengoa Fernandez euskal presoa (EPPK) libre geratu da, Portugalen, Naiz.eus-ek jakinarazi duenez. Vale de Judeus kartzelan zegoen. Hain zuzen, Zengotitabengoa zen Portugalen zegoen euskal preso bakarra.
2010ean atxilotu zuten, Lisboan, eta 2012ko urtarrilean zigortu, hamabi urtera, bi urte lehenago Obidosko (Portugal) etxe batean aurkitutako ETAren 1.500 lehergaiekin lotura zuela egotzita.
Elorriokoa (Bizkaia) da.
Orain, euskal preso guztiak Euskal Herrian eta Espainiako eta Frantziako estatuetan daude.