LGTBIfobiaren biktimarioentzako plan baten eskea

2023ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
DONOSTIA. LGTBIfobiaren kontrako nazioarteko eguna da bihar, eta horren harira egingo diren protestetan parte hartzera deitzeaz gain, plan integral bat eskatu die Gehituk erakundeei. Besteak beste, eskatu du LGTBIfobia eragiten duten pertsonentzako «modu pertsonalizatuan lan egiteko planak sortzeko, horiek direlako euren portaera aldatu behar dutenak». Gainerakoan, LGTBI pertsonak modu askean bizitzera deitu ditu, isiltasunak ez dituelako babesten, «bakartu baizik», ohar bidez salatu duenez. Uste osoa du kolektiboaren indarrean Gehituk.

Eusko Jaurlaritzari eta legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiei eskatu die «neurri praktikoak» hartzeko. Besteak beste, lege integral baten bidez legezko esparru bat egituratzea proposatu dute, funtzio pedagogikoekin eta kolektiboarekiko ahobatezko babesarekin dauden «problematika eta biolentzia sistemikoaren aurrean». Legeak izan beharko luke transbertsala eta integrala, Gehituren irudiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.