Baionako Auzitegiak LGTBI diskriminazioen kontrako protokolo bat izenpetu du. Bi elkarterekin elkarlanean eraman duen gogoeta baten ondorioa da hitzarmena; iragan uztailetik, Les Bascos eta SOS Homofobia elkarteek parte hartu dute gogoetan. Baionako eremuko Frantziako Polizia buruak eta Jendarmeria buruak, Baionako prokuradoreak eta bi elkarteen ordezkariek izenpetu dute.
Hiru helburu nagusi izangoditu protokoloak: biktimen informazioa eta harrera azkartzea, erakunde judizialaren eta elkarteen arteko lotura segurtatzea, eta alerta mekanismoen plantan ezartzea.
LGTBI diskriminazioen kontrako protokolo bat sinatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu