LGTBI diskriminazioen kontrako protokolo bat izenpetu du Baionako Auzitegiak

SOS Homofobia eta Les Bascos elkarteekin ondu du hitzarmena auzitegiak. Biktimen harrera eta delituen segipena azkartu nahi dituzte.

LGTBIfobiaren kontrako eguneko protesta bat, Bilbon. Artxiboko irudia. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2022ko abenduaren 15a
12:24
Entzun

Baionako Auzitegiak LGTBI diskriminazioen kontrako protokolo bat izenpetu du egun. Bi elkarterekin elkarlanean eraman duen gogoeta baten ondorioa da hitzarmena; iragan uztailetik Les Bascos eta SOS Homofobia elkarteek parte hartu dute gogoetan. Baionako eremuko Frantziako Polizia buruak eta Jendarmeria buruak, Baionako prokuradoreak eta bi elkarteen ordezkariek izenpetu dute.

Hiru helburu ditu protokoloak: biktimen informazioa eta harrera azkartzea, erakunde judizialaren eta elkarteen arteko lotura segurtatzea, eta, alerta mekanismoen plantan ezartzea. Bestalde, adostu dute protokoloaren eremuan sartzen diren salaketen tratamendurako zirkuitu sinplifikatu bat egitea, biktimendako ahalik eta harrera onena bermatzeko. Gainera, diskriminazioen kontrako magistratu bat izendatuko dute arlo horri dagozkion salaketa eta prozedura guziak zentralizatzeko.

Azkenik, elkarteek hitzeman dute delitu bat kontatzen duen lekukotasun bat biltzen dutenean Baionako prokuradoreari abisua emanen diotela, betiere biktimaren onespena dutelarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.