berdintasuna

LGTBI+ berdintasun sozialeko legea onartu du Nafarroako Parlamentuak

Foru legearen alde egin dute Geroa Bai, EH Bildu, PSN, Ahal Dugu eta Ezkerra taldeek. UPNk abstentziora jo du, eta PPk kontra bozkatu du.

Ikusleek algaraka hartu dute legearen onespena. NAFARROAKO PARLAMENTUA
Ion Orzaiz.
2017ko ekainaren 8a
12:18
Entzun

Gaurko osoko bilkuran, lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen (LGTBI+) berdintasun sozialeko foru legea onetsi du Nafarroako Parlamentuak, gehiengo osoz. PSNk aurkeztu zuen proposamena, eta gobernua babesten duten lau indarrek ez ezik, eragile sozialek ere ekarpen ugari egin dizkiote lege proiektuari azken hilabeteetan. Legearen xedea da “printzipioak, baliabideak eta neurriak ezartzea eta arautzea, LGTBI+ pertsonen eskubideak eta benetako berdintasun gauzatua erabat bermatzeko, bidea izanik sexu-joera, genero-adierazpen eta sexu- edo genero-identitateagatiko diskriminazio ororen prebentzioa, zuzenketa eta deuseztapena, Nafarroako Gobernuaren eta toki entitateen eskumenekoak diren esparru guztietan”.

Zehazki, eremu zibila, lanekoa eta soziala, osasuna, hezkuntza, ekonomia, kultura, arlo publikoa eta instituzionala aipatzen dira arau berrian "benetako babesa bermatuz, berdintasunerako, ikusgarritasunerako eta diskriminaziorik ezerako eskubidea urratzera eraman dezaketen egoeren aurrean". Besteak beste, transexualitatearen despatologizazioari, administrazioan protokoloak eta prestakuntza egitasmoak aplikatzeari eta hezkidetzari egiten die erreferentzia legeak.

LGTBI+ komunitateko ordezkari ugari egon dira legebiltzarrean, osoko bilkura gonbidatuen harmailatik ikusten. Txalo eta algara artean hartu dute legearen onespena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.