Lexuri Gallastegi Almeriatik Zuerara gerturatu dute

2021eko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
MADRIL. Beste bi euskal preso lekualdatzea erabaki du Espainiako Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiak. Lexuri Gallastegi Almeriako kartzelan dago (1.005 km), baina Zuerara gerturatuko dute, Euskal Herritik 245 kilometrora. Gallastegi 2010eko martxoaren 4an espetxeratu zuten, 30 urteko zigorra betetzeko. 2031ko ekainean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Bigarren gradua ematea proposatu du Almeriako kartzelako Tratamendu Batzordeak. Bestalde, Karlos Apeztegia Iruñeko kartzelan dago, baina Martutenekora lekualdatzea onartu dute. Apeztegia 2018ko urrian kartzelatu zuten, lauurteko zigorra betetzeko, etahiru laurdenak urrian beteko ditu.

Horiez gain, espetxe araudiaren 100.2 artikulua ezarriko diete Javier Perez Aldunateri eta Joseba Segurolari. Horrela, malgutu egingo zaizkie bigarren graduan dauzkaten baldintzak. Perez Aldunate 2005ean sartu zuten preso, eta zigorraren hiru laurdenak 2020ko otsailean bete zituen. Iruñean dago. Segurola 2003an kartzelatu zuten; Burgosen dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.