Berdintasunerako Nafarroako Institutua berriz martxan jartzea agindu zuen Nafarroako Gobernuak agintea lortzean, eta jada badu erakunde horretarako zuzendaria: Mertxe Leranoz Goñik hartuko du kargua. Psikologia ikasketak egin zituen Leranozek Salamancako Unibertsitatean (Espainia), eta gaztetatik piztu zitzaion genero gaien gaineko interesa. Ibilbide luzea egin du gaiaren inguruan; bai ikasketa aldetik, bai lan esperientzian.
Besteak beste, Nafarroako Unibertsitatean Genero Aditu titulua eskuratu zuen 2011n; eta Madrilgo Unibertsitatean Tratu Txarren eta Genero Indarkeriaren masterra ikasi zuen, handik urtebetera.
Lan munduan, berriz, prostituzioan diharduten emakumeen eta transexualen arretan egin du lan, besteak beste. Berdintasun teknikaria izan da Berriozarko eta Tuterako udaletan (Nafarroa).
Azken hiru urteetan, berriz, psikologo kliniko lanetan ibili da Nafarroako Natividad Zubieta zentroan. Buruko eritasunak dituzten haur eta gazteak artatzen dituzte bertan.
Gipuzkoan, Elgarresta
Gipuzkoako Foru Aldundiak Miren Elgarrestari emango dio Emakume eta Gizonen Berdintasunerako zuzendari kargua, datorren asteartean. Elgarrestak «berdintasunaren agendari lehentasun maila emateko» erronka duela azaldu du erakundeak.
Leranoz izango da Berdintasunerako Institutuko zuzendaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu