TXIRRINDULARITZA

Leon Sanchez irabazle

Bihar Aspin eta Tourmalet igoko dituzte, etaparen erdialdera.

2009ko uztailaren 11
20:11
Entzun
Luis Leon Sanchezek irabazi du gaur arratsaldean Frantziako Tourreko zortzigarren etapa: Andorra-Saint Girons (176,5 kilometro). Hasi eta berehala Enva lira lehen mailako mendatea izan dute. Helmugatik 44 kilometrora, Agnes lehen mailakoa.

Leon Sanchezek berak, Mikel Astarlozak, Vladimir Efimkinek eta Sandy Casarrek ihes egin dute. Helmugarako hiru kilometro faltan Efimkinek erasoari ekin dio, baina segituan harrapatu dute beste hiru txirrindulariek. Amaiera sprintean erabaki da, eta Leon Sanchez nagusitu da. Astarloza hirugarren sartu da.

Tropela 1,54ra iritsi da. Eta beraz, Rinaldo Nocentinik segitzen du lider.

Bihar korrituko dute Tourreko bederatzigarren etapa: Saint Gaudens-Tarbes (160,5 kilometro). Etaparen erdialdera Aspin lehen mailako mendatea eta Tourmalet maila berezikoa igoko dituzte. Azkeneko 70 kilometroetan ez dute mendirik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.