«Leninen lan teorikoa aldarrikatzeko» kongresua abiatu du EHKSk

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak sei saio eginen ditu Bilboko Euskalduna Jauregian. Nazioartean aritzen diren hainbat adituk jardunen dute solasaldietan, eta baita hainbat militantek ere.

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak bi eguneko kongresua antolatu du, Bilbon. Irudian, eguneko lehenbiziko saioa. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak bi eguneko kongresua antolatu du, Bilbon. Irudian, eguneko lehenbiziko saioa. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
2024ko apirilaren 19a
16:10
Entzun

«Leninen pentsamendu iraultzailearen gaurkotasuna aldarrikatzeko» kongresua eginen dute gaur eta bihar, Bilboko Euskalduna Jauregian. EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren Ikerketa Sozialisten Institutuak antolatu du ekitaldia. Gaur 09:00etan hasi dute kongresua, Boltxebismoaren gaurkotasuna izeneko saioarekin, eta Larss Lih, Jodi Dean eta Susasn Weissman egon dira solasaldian. Eguerdian hasi da bigarren saioa (Lenin eta Hegelen Logikaren Zientzia izenekoa), eta Helena Sheelan eta Kevin B. Anderson adituak egon dira bertan. Bertze bina saio izanen dituzte gaur arratsaldean, eta bihar egun osoan zehar.

Hitzaldi sorta Leninen heriotzaren 100. urtemugaren baitan antolatu dute, haren pentsamendua «eguneratzea» dutela helburu. Bide horretatik, pentsamendu horren «indarguneak eta ahultasunak» landuko dituzte sei saio horietan, eta ahaleginduko dira ulertzen «gaur egun, Leninen pentsamendua zer izango litzatekeen». Hau da, zer den «harengandik irauten duena». Nazioartean aritzen diren hainbat adituk jardunen dute saioetan, eta baita EHKSko hainbat militantek ere.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.