azpiegiturak

Lemoa-Galdakao tartean ere hasi dituzte AHTaren lanak

5,4 kilometroko zatia izango da eta 69 milioi euroko aurrekontua edukiko dute. Euskal Herrian beste 11 zatitan ari dira abiadura handiko trenaren ibilbidea egiteko obrekin.

2009ko uztailaren 21a
15:54
Entzun
Adif enpresak abiadura handiko trenaren (AHT) lanak hasi ditu Lemoa-Galdakao (Bizkaia) tartean. 5,4 kilometroko zatia izango da eta 69 milioi euroko aurrekontua edukiko dute lanek, Adifek gaur ohar baten bidez jakinarazi duenez.



Bi tunel egingo dituzte Galdakaon: bat 1.827 metroko luzerakoa eta bestea 230ekoa. Trenak geratzeko-eta gune bat ere eraikiko dute han, 1.120 metrokoa.

Bistibietan 180 metroko luzerako zubia egingo dute, Ibaizabal errekan 458koa eta Galdakaon 230ekoa.

Lemoa-Galdakaorekin, dagoeneko Euskal Herriko hamabi zatitan ari dira abiadura handiko treneko lanak egiten. Tarte horiek denak EAEkoak dira, eta erkidegoan 18 zatirekin osatu nahi dute AHTaren ibilbidea. Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak ere akordioa egina dute, eta aurki hastekoak dira lanekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.