Bigarren etapari ekin dio gaur Sarek antolatutako Orain Presoak Tour bizikleta martxak. Euskal presoen eskubideen alde eta salbuespen legediaren kontra, Luhusotik Gernika-Lumora arteko bidea egiten ari dira. Antolatzaileen esanetan, ETAren desegitea eta "gizarte zibilaren konpromisoa" irudikatzen ditu Luhusok, eta "bizikidetzaren eta bakearen eredu" da Gernika-Lumok. Bi herria lotuko dituzte, "elkarbizitzaren eta bakearen aldarria" zabaltzeko.
Atzo egin zuten lehenengo etapa, Luhuso eta Zarautz artekoa. Bidean igaro zituzten Kanbo, Ezpeleta, Senpere, Azkaine eta Urruña (Lapurdi). Gipuzkoan, sartu eta Irunen bazkaldu zuten. Ondoren, Lezo, Donostia, Lasarte-Oria eta Usurbiln, igaro zituzten, Zarautzeraino.
[1.Etapa] 🚴♀ï¸Ã‚Â🚴♂ï¸Ã‚ Luhuso - Zarautz #OrainPresoak bizikleta itzulia.
— Sare #OrainPresoak👌ðŸ—ÂÂ🕊 (@sare_herritarra) July 19, 2019
🎥 Ikusi bideo osoa hemen: https://t.co/njBD7p87o6@Artisans_Paix / @EtxeratElkartea / @naiz_info / @berria / @argia / @HamaikaTb / @AhotsaInfo / @halabedi / @irutxulo / @oarsobidasoa / @zarauzkohitzapic.twitter.com/3zTqIo0SUA
Goizean abiatu dute bigarren etapa Zarauztik Lekeitio (Bizkaia) aldera. Han amaituko da gaurko ibilbidea. Bihar, Gernika-Lumora iritsiko dira.
Bigarren etapa hasi dugu. Gaur Zarautzetik - Lekeitiora #OrainPresoakpic.twitter.com/5XGb01HiEX
— Sare #OrainPresoak👌ðŸ—ÂÂ🕊 (@sare_herritarra) July 20, 2019