Lehen hildakoak, 1977. urtekoak

2016ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Jose Luis Aristizabal eta Isidro Susperregi izan ziren Euskal Herrian gomazko pilotek hil zituzten lehenak. 1977ko martxoan hil ziren, Donostian, Espaniako Poliziaren pilotakaden ondorioz. Aristizabal ikasle gazteari martxoaren 13an eman zioten pilotakada, hurbiletik, eta 14an hil zen. Egun bat lehenago eman zioten Susperregiri, 12an, eta 30ean hil zen; 68 urte zituen, eta ANVkoa zen, 1937an espetxean egona.

Zauri larriak eragin dituzten kasuen artean Joanes Molina eta Mikel Quintelarenak daude; begi bateko ikusmena galdu zuten, hurrenez hurren, 1994an eta 1995ean. Hil ez zuten arren, kasu larrienetako bat Txuma Olaberri atarrabiarrarena da. 1993ko maiatzaren 22an lau metrotik botatako pilota batekin jo zuten, Iruñean. Hilzorian egon zen, eta buruko ezintasun handi batekin atera zen bizirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.