DONOSTIA. Lehen mailako arretaren nazioarteko eguna zela eta, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak kezka agertu zuen atzo ohar batean, Osakidetzako lehen mailako arretaren egoeragatik. Profesionalen eta gaixoen beharretara egokitzen den «kalitatezko sistema bat» lortzeko neurriak eskatu ditu. Horretarako, sistema «lehenbailehen» berrantolatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari.
Jakinarazi duenez, duela bi hilabete lehen mailako arretaren inguruko proposamen sorta bat biltzen duen dokumentua bidali zien Osasun sailburuari, Osakidetzako zuzendariari eta Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, baina ez dute erantzunik jaso. Hiru esparrutan neurriak hartzeko eskatu dio. Batetik, pazienteen arta hobetu eta medikuen lan baldintzak duintzea nahi dute. Bestetik, «kudeaketa horizontala» egitea proposatu dute. Eta, hirugarrenik, beharrezkotzat jo dute lehen mailako arretaren inguruan «informazioa, sentsibilizazioa eta aitortza» lortzeko lan egitea.
Lehen arreta «lehenbailehen» berrantolatzeko eskatu dute
Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak kezka agertu du Osakidetzako lehen mailako arretaren egoerarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu