Legebiltzarrak «kezka» agertu du ultraeskuinarekin

2022ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarraren gehiengoak «kezka» agertu du eskuin muturraren eta neofaxismoaren hazkundea dela-eta, eta arbuiatu egin ditu munduan gertatzen ari diren «polarizazio politiko eta militar populistak, totalitarioak eta inperialistak». EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostu dute testua, eta haien botoekin egin zuen atzo aurrera. Eskuin muturreko indarren «gorrotozko estrategiei» eta «beldurraren eta diskriminazioaren» apologiari aurre egiteko konpromisoa jaso dute testuan. PP+ C's eta Vox testuaren aurka daude.

Desberdintasun sozialen aurka eta demokraziaren alde lanean jarraitzeko borondatea ere agertu du legebiltzarrak, iritzita hori dela bidea eskuin muturreko ideologiak eta indar neofaxistek «porrot» egin dezaten. Halaber, lau taldeek egin dute giza eskubideak, norbanakoak eta kolektiboak babestuko dituen Europa baten alde.

EAJk deitoratu du eztabaidarekin Voxi aukera ematen zaiola bere ideologia zabaltzeko.«Istilua eta zalaparta da ultraeskuinak behar duena», esan du Joseba Egibarrek. Garikoitz Mujikak (EH Bildu) ultraeskuinaren kontrako osasun hesi bat eratzeko eskatu du. Bat etorri dira PSE eta EP-IU, eta Voxekin itunak egiten dituztenei bidea ixtea proposatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.