Legebiltzarra ahalik eta azkarren osatu nahi du EAJk
Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde prozesua atzo amaitu zen, helegiteak jartzeko azken eguna baitzen. Halakorik gertatu ez denez, bozetan aukeratuak izan diren legebiltzarkideak akreditazioak jasotzera joateko epea ireki da. Lehen lan eguna astelehena izaki, egun horretatik aurrera akreditatu ahalko dira legebiltzarkideak. EAJk ahalik eta lasterren legebiltzar berria osatzea nahi du, eta litekeena da astelehenean bertan bere legebiltzarkide guztiek parlamentario aktak jasotzera joatea. Hori eginez gero, astelehenean bertan irekiko litzateke hamabost eguneko epea hurrengo legebiltzar saiora deitzeko, parlamentarien heren batek akta jasotzen duen momentuan irekitzen baita epe hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu