Lege eskaera «malguagoak» Frantzian

2017ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Frantzian ere, hango gobernuari dagokio kartzeletan dauden euskal presoak gerturatzea ala ez erabakitzea; Justizia Ministerioa arduratzen da espetxe politikaz. Zigorra non bete erabakitzeko, kontuan hartzen dira presoari ezarritako zigorraren izaera edota arriskugarritasuna, familia loturak, behar psikologikoak, eta gizarteratzeko diagnostikoa. Frantzia ez dago legez behartuta presoak euren familietatik gertu edukitzera, ez bada frogatzen urruntzeak familia loturetan eragin objektiboa duela. Interpretazioaren menpe dago, beraz, presoa gerturatzea ala ez.

Ezberdintasun nabariena gizarteratze politiketan dago. Frantzian ez da erabiltzen graduen sistema, baina zigorraren aplikazioa leundu daiteke. Euskal presoek preso arrunten baldintza bertsuak bete behar dituzte espetxe onurak-eta jasotzeko: neurri bakoitzak bere araudia du, eta, funtsean, denbora epe bat pasatu behar da lortzeko, ezarritako zigorraren larritasunaren araberakoa. Horrekin batera, presoaren arriskugarritasunari buruzko aldeko diagnostiko (txosten) bat behar da, espetxeetako administrazioak egindakoa. Baina, kasu horretan, Frantziako Estatuak ez du euskal presoentzako espresuki baldintza berezirik ezartzen —ETAtik urruntzea, barkamena, kolaborazioa...—. Epaitegiek dute azken hitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.