Laure Zacchelloren senarrak epailearen aurrean deklaratu du

Indarkeria matxistaren kontrako protesta bat, Baionan. PATXI BELTZAIZ
Indarkeria matxistaren kontrako protesta bat, Baionan. PATXI BELTZAIZ
arantxa iraola
2024ko azaroaren 13a
20:15
Entzun

Laure Zacchello desagertua da ekainaren 20tik. Urruñakoa da (Lapurdi), 43 urte zituen desagertu zenean, eta ezkondua eta dibortzio bidean zen. Senarra galdekatu eta preso sartu zuten handik egun batzuetara, eta Baionako prokuradoreak mahai gainean jarri zuen hilketa matxistaren hipotesia. Gaur lehenengoz deklaratu du senarrak instrukzio auzitegian, Baionan. Zortzi ordu egin ditu galderak erantzuten. Guztiz ukatu du desagertzearekin inolako loturarik izatea, eta adierazi du kezkatuta dagoela emaztea falta delako.

Mont-de-Marsanen dago preso, Okzitanian, eta handik eraman dute deklaratzera. Gizonak ere 43 urte ditu. Prokuradoreak hilketa matxistaren hipotesia mahai gainean jarri zuenean, agerian utzi zuen susmoak izateko motiboetako bat. «Testuingurua: bikotea bereizteko bidean da, eta dirudienez, auzipetuak, senarrak, gaizki bizi du banaketa». Bikoteak etxe bat zuela esan zuen, eta martxotik senarra eta emaztea txandaka ibiltzen zirela haurrak bertan zaintzeko. Hiru haur dituzte.

Desagertzea ikertu zutenean, berehala baztertu zuten «ebasketaren» hipotesia, eta gizonaren portaerari erreparatu; horiek horrela, ondorioztatu zuten emaztea hil ondoren haren gorpua ezkutatu zuela, argi nabarmenduta «seinale larriak» badirela hori horrela izan zela uste izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.