Laure Zacchelloren senarra aske uzteko eskatu du haren abokatuak

Hilaren 7an ebatziko dute eskaera onartu edo ez. Zacchello desagertua da iazko ekainaren 20tik.

Indarkeria Matxistaren aurkako mobilizazio bat, Baionan. GUILLAUME FAUVEAU
Indarkeria Matxistaren aurkako mobilizazio bat, Baionan. GUILLAUME FAUVEAU
Isabel Jaurena.
2025eko urtarrilaren 1a
16:05
Entzun

Laure Zacchello desagertua da iazko ekainaren 20tik. Senarra galdekatu eta preso sartu zuten handik egun batzuetara, eta Baionako prokuradoreak mahai gainean jarri zuen hilketa matxistaren hipotesia. Atzo goizean Paueko Epaitegian deklaratu zuen, haren abokatuarekin batera. Atxilotua aske uzteko eskatu zuten, hilaren 7an ebatziko dute eskaria onartu edo ez. Halere, ez da eskaera hori egiten duen lehenbiziko aldia: iazko ekainean ere gauza bera eskatu zuen, baina epaitegiak eskaera ukatu zion.

Zacchellok 43 urte zituen desagertu zenean, eta ezkondua eta dibortzio bidean zen. Haren senarra Mont-de-Marsanen dago preso, Okzitanian, eta handik eraman dute deklaratzera. Gizonak ere 43 urte ditu. Prokuradoreak hilketa matxistaren hipotesia mahai gainean jarri zuenean, agerian utzi zuen susmoak izateko motiboetako bat. «Testuingurua: bikotea bereizteko bidean da, eta, dirudienez, auzipetuak, senarrak, gaizki bizi du banaketa». Bikoteak etxe bat zuela erran zuen, eta martxotik senarra eta emaztea txandaka ibiltzen zirela haurrak bertan zaintzeko. Hiru haur dituzte.

Desagertzea ikertu zutenean, berehala baztertu zuten «ebasketaren» hipotesia, eta gizonaren portaerari erreparatu zioten; horiek horrela, ondorioztatu zuten emaztea hil ondoren haren gorpua ezkutatu zuela, argi nabarmenduta «seinale larriak» badirela hori horrela izan zela uste izateko.

Joan den azaroaren 13an deklaratu zuen gizonak lehenbizikoz, Baionan. Zortzi orduz egon zen galderak erantzuten, eta ukatu zuen desagertzearekin inolako loturarik izatea, eta adierazi zuen kezkatuta dagoela emaztea falta delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.