Laure Zacchelloren senarra aske uzteko bigarren eskaera atzera bota dute

Laure Zacchello desagertua da iazko ekainaren 20tik. Senarra galdekatu dute, eta preso sartua dute geroztik.

Indarkeria matxistaren kontrako manifestaldia, Baionan. PATXI BELTZAIZ
Indarkeria matxistaren kontrako manifestaldia, Baionan. PATXI BELTZAIZ
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko urtarrilaren 9a
12:00
Entzun

Bigarren aldiz, justiziak ezezkoa eman du Alexis Jureti aske gera dadin. Laure Zacchelo urruñarra desagertua dago 2024ko ekainaren 21etik. Emaztea erail eta gorpua desagerrarazi izanaren susmagarri da 43 urteko gizona.

Joan den abenduaren 31n Paueko Epaitegian deklaratu zuen Juretik, bere abokatuarekin batera. Orduan galdegin zuten atxilotua aske uzteko, bigarrenez: iazko ekainean ere gauza bera eskatu zuen, baina epaitegiak eskaera ukatu zion aldi hartan ere. Behin-behineko atxiloaldian dago Mont-de-Marsango espetxean, Frantziako Landetan.

Senarrak bezala, 43 urte ditu Zacchellok, eta «ezkondua eta dibortzio bidean da», Bourrier prokuradoreak zehaztu zuenaz. Senarrak eta biek hiru haur badituzte, 5, 7 eta 9 urtekoak.

Susmagarriegi

Iazko ekainaren 21ean, Juretiren arreba Urruñako etxeraino joan zen, ez baitzuen anaiaren berririk azkenaldian. Berak eman zion alerta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Poliziari, anaia lurrean hedailo aurkitu baitzuen «buru gibelean sake bat zuela eta ondoan harri bat». Haren emaztea non zen ez omen zekien. 

Senarrak bere kontrako erasoa antzeztu zuelako susmoa aipatu zuen prokuradoreak, buru gibelean zauri bat bazuen, baina «ez [baitzen] larria». Gorputzean zituen beste herexa batzuek ere susmoak piztu dizkiote Bourrierri. «Zernahi zarrasta bazituen, laparretan ibili ondoan izan daitezkeenak bezalakoak».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.