Laura Berro hautetsiak aitortu du «oker txiki bat» egina, baina ez du dimitituko
IRUÑEA. Laura Berro Iruñeko Aranzadiren zinegotziak Yoar gazte bazterketaren aurka lan egiten duen elkarteari 130.000 laguntza ematearen alde bozkatu zuen gobernu batzordean. Atzo zehaztu zuen «oker txiki bat» izan dela bozketan parte hartzea. Gogorarazi zuen adjudikazio batzordean ez zuela parte hartu, Yoar erakundea bakarrik aurkeztu zela eta aho batez onartu zela. Yoarreko ordezkaria haren ahizpa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu