Lauko gobernuak babesa adierazi dio Patxi Zamorari
Kontuz elkarteko eledun Patxi Zamoraren kaleratzeari buruzko azalpenak eskatu zituzten atzo Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra taldeek. Geroa Baiko eledun Koldo Martinezek salatu zuen 32 urteko lan ibilbidea eten dutela «inolako azalpenik eman gabe». Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentariak, berriz, salatu zuen kaleratzearen atzean «arrazoi politikoak» daudela, eta mendekua nahi izatea egotzi zien Nafarroako garai bateko agintariei. Ildo beretik jo zuten Ahal Dugu-ko eta Ezkerrako kideek ere. Azken horiek ohartarazi zuten Kontuz elkartearen lanagatik «zigortu» nahi izan dutela Zamora. Zamorak berak zehaztu zuen lau alderdiekin elkarlanean ari direla bere kaleratzearen nondik norakoak argitze aldera: «Argi dago arrazoi ideologikoak daudela adierazpen askatasuna mugatzeko ahalegin honen atzean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu