Lau urteko zigorra Iruñeko irakasle batentzat, ikasleei ukituak egiteagatik

Ez da kartzelan sartu beharko ez duelako aurrekaririk, delituetako bakoitzean ez diotelako ezarri bi urtetik goragoko zigorrik, eta erantzukizun zibila erakusten duen kalte ordaina ordaindu duelako.

Indarkeria matxista salatzeko protesta bat iaz, Algortan. ARITZ LOIOLA / FOKU
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Algortan. ARITZ LOIOLA / FOKU
Isabel Jaurena.
2024ko uztailaren 17a
14:25
Entzun

Lau urteko kartzela zigorra ezarri dio Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko irakasle bati. Bi delitu egotzi dizkio epaileak, 6 eta 12 urteko bi ikasleri egindako sexu erasoengatik. Akusatuak zigorra onartu du ahozko ikustaldia izan baino lehen, eta 4.000 euroko kalte ordaina ordaindu du.

Ez du kartzela zigorra bete beharko, baina ohiz kanpoko kargugabetzea aplikatuko diote, alde guztiek onartuta: ez duelako aurrekaririk, delituetako bakoitzean ez diotelako ezarri bi urtetik goragoko zigorrik, eta erantzukizun zibila erakusten duen kalte ordaina ordaindu duelako. Halere, sexu hezkuntzari buruzko ikastaro bat egin beharko du, eta 290 egunez lan egin beharko du komunitatearendako. Gainera, sei urtez ezin izanen da adingabeekin mintzatu, eta urruntze agindua ere izanen du; bortz urtez zaintzapean aske egonen da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.