Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, ikasle bati sexu abusua egiteagatik

2016-2017ko ikasturtean eraso zion 12 urteko neskari, Irungo eskola batean (Gipuzkoa).

Sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea Irunen, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea Irunen, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
nerea intxausti
2025eko otsailaren 17a
16:15
Entzun

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak lau urteko kartzela zigorra ezarri dio Irungo (Gipuzkoa) eskola bateko irakasle bati. 2016-2017ko ikasturtean ikasle zuen 12 urteko neska bati sexu abusua egiteagatik zigortu dute. Espetxe zigorra bete ondoren, zaintzapean egon beharko du bost urtez, eta ezingo da ez biktimarengana gerturatu, ez berarekin harremanetan jarri sei urtez; 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio. Halaber, ezingo da adingabeekin zerikusia duten lanbideetan aritu zazpi urtez. 

Epaiaren arabera, 2016-2017ko ikasturteko egun batean, irakasleak otordurako tartea amaitu eta eskolak hasi bitarteko denbora baliatu zuen erasoa egiteko. Bere burua eskaini zuen gela batean lau neskato zaintzeko, eguraldia txarra zela eta. Adingabeak lau ikaslerentzako mahai batean eseri ziren margotzera. Irakaslea biktimaren ondoan eseri zen, eta «haren belaunari heltzen zion bitartean», azaldu zion nola jarri behar zuen ondo marrazteko. Jarraian, «masturbatzen hasi zen, atsedena bukatu zela adierazten zuen tinbreak jo zuen arte». Adingabea gelatik atera zen gero.

Epaia ez da behin betikoa, eta helegitea jar dakioke EAEko Justizia Auzitegi Nagusian. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.