Lau urteko espetxe zigorra eskatu dute haur jaioberri bat bahitu zuen emakumearentzat

Maiatzaren 14an epaituko dute andrazkoa Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Iazko urrian bahitu zuen jaioberria Basurtuko ospitaletik.

Basurtuko ospitalea, artxiboko irudian. MARISOL RAMIREZ/ FOKU
2023ko irailaren 15a
15:46
Entzun

Fiskaltzak lau urteko espetxe zigorra eskatu du joan den urteko urrian Basurtuko erietxean (Bilbo) haur jaioberri bat bahitu zuen emakumearentzat. Legez kanpoko atxiloketa delitua leporatuta egin du zigor eskaera. Akusazio partikularra izango da jaioberriaren familia: zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du. Maiatzaren 14an epaituko dute andrazkoa Bizkaiko Probintzia Auzitegian, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak gaur jakinarazi duenez.

Iazko urriaren 19an, gauean, emakume bat Basurtuko ospitalean sartu zen osasun langile baten itxurak eginez. Ginekologia plantan sartu zen, eta haur bat eraman zuen. Hurrengo goizean agertu zen haurra, onik, emakumeak Santutxu auzoko atari batean utzi zuelako. Emakumea, handik gutxira atxilotu zuen Ertzaintzak, Zorrotza auzoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.