Bart gauean piztu da sua, 23:00ak aldera, Bilboko Epalzaren Alargunaren kalean. Sutearen ondorioz, 8., 9. eta 10. atarietako bizilagun guztiak atera behar izan dituzte etxetik, segurtasuna bermatzeko.
Horrez gain, lau txosnatan zeuden milaka lagun ere gune horretatatik aterarazi behar izan dituzte. Abante, Txomin Barullo, Hontza eta Pinpilinpauxa izan dira hustu behar izan dituzten txosnak.
Suhiltzaileek, hiru ordu pasatu ostean, jakinarazi dute kontrolpean hartu dutela sua, eta jendea 03:00ak aldera itzuli ahal izan da konpartsetara. Hala eta guztiz ere, bizilagunak ezin izan dira etxera itzuli, etxeak Ā«ezegonkorĀ» egon daitezkeelako oraindik ere. Goizean goiz, kalea itxita zegoen oraindik.
Gertatutakoa ikertzen ari dira, sua zerk eragin zuen argitzeko.