Frantziako Poliziak lau lagun atxilotu ditu gaur Baionan, eta Info7 irrati kateak operazioa kale eraso batekin lotuta dagoela dio. Christophe Sangla, Pierre Sangla, Cedric Otegi eta Cedric Belasque dira laurak.
Pierre Sanglaren atxiloketa behintzat, goizeko seietan izan da, Baionan. Hura gurasoen etxean bizi da eta poliziak etxebizitzan sartzear zirela bere gertukoak telefonoz gertatzen zenaz oharrarazteko parada eduki du.
Joan zen eguberri bezperan Angelun (Lapurdi) izandako eraso batekin lotuta gertatu dira lau atxiloketak, irrati haren arabera. Bonba batek eztanda egin zuen orduan Guy Hoquet etxe-agentziaren bulegoan, eta kalte handiak eragin zituen. Euskal Herria ez da salgai leloa margoturik azaldu zen hango horman.
Gaur 18:00etan Baionako polizia-etxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute.
Atxiloketa
Lau lagun atxilotu ditu Frantziako Poliziak Baionan, kale eraso batekin lotuta
Christophe Sangla, Pierre Sangla, Cedric Otegi eta Cedric 'Belasque' dira laurak. Info7 irrati kateak esan du Angeluko Guy Hoquet etxe-agentziaren aurkako erasoa dela-eta egin duela Poliziak operazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu