Jatetxe baten eraikina erorita lau pertsona hil dira Palman, tartean nafar bat

23 urteko emakume bat da eta lokalean lan egiten zuen. Ezbeharra bart iluntzean gertatu da, hondartzako pasealekuko lokal batean. Bezero eta langile ugari zeuden bertan une horretan.

Larrialdi zerbitzuetako langileak, atzo gauean. CATI CLADERA / EFE
Larrialdi zerbitzuetako langileak, atzo gauean. CATI CLADERA / EFE
2024ko maiatzaren 24a
08:00
Entzun

Lau pertsona hil dira eta gutxienez 16 zauritu Palmako (Herrialde Katalanak) ostalaritza eraikin bat erorita. Ezbeharra atzo 20:30ak aldera gertatu zen, irlako gune turistiko batean. Hildakoetako bat nafarra da, 23 urteko emakume bat eta lokalean lan egiten zuen. Gainerakoak bezeroak ziren: bi Alemaniakoak eta bestea Senagalgoa.

Palmako El Arenal hondartzan dago Medusa Beach Club izeneko establezimendua. Une horretan, bezero ugari afaltzen ari ziren bertan. 

Zaurituetako batzuk hondakinen azpian harrapatuta geratu ziren, eta erreskatatu egin behar izan zituzten. Horietako zazpi egoera kritikoan zeuden bart. Ez dute zehaztu zenbat jende zegoen establezimenduan.

Lokala irlako gunerik turistikoenetako batean dago, El Arenal hondartzako pasealekuaren amaieran. Bi solairuko eraikina da. Goian terraza bat du, dantzaleku modukoa, eta behean, jatetxe bat. Lehen hipotesien arabera, bigarren solairua jendez gainezka zegoen, eta erori egin zen jatetxea dagoen sotoaren gainera. Terraza duela egun batzuk inauguratu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.