emakumeen kontrako indarkeria

Lau gizon atxilotu dituzte Muskizen, Erandion eta Donostian, emakumeak jo dituztela egotzita

2010eko apirilaren 19a
12:48
Entzun
Ertzaintzak 35 eta 29 urtezko bi gizonezko atxilotu zituen atzo Bizkaian, euren emazteak jo zituztela leporatuta. Aurrena Muskizen atzeman zuen, arratsaldeko laurak aldera, bikotearen etxean. Emakumezkoa osasun zentro batera eraman behar izan zuten. Ertzaintzaren arabera, gizonezkoak emaztea labana batekin ere mehatxatu zuen. Erandion atxilotu zuen beste gizonezkoa, gaueko hamaikak aldera, bikotearen etxean. Hortz bat hautsi zion emakumezkoari, Poliziak dioenez.

Donostian beste bi atzeman ditu, 39 eta 45 urtekoak. Aurrena Amara auzoan atxilotu zuen atzo arratsean, neska-lagun ohi jo egin zuelakoan. Honen etxean zen gizonezkoa. Hiriaren erdialdean atzeman du bestea, gaur gauerdian, bikotekideari eraso egin diolako ustez. Euren etxean izan da atxiloketa. Emakumeak lepoa urratuta eta bekaina kolpatuta dituela ikusi dute ertzainek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.