Igande goizaldean lau gazte atxilotu zituzten Iruñeko Alde Zaharreko Estafeta kalean, gorroto delituak egitea egotzita. Beste pertsona batzuei botilak jaurti zizkieten, eta iraindu egin zituzten haien sexu orientazioagatik, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Erasoa 05:45 aldera izan zen; ez zuen zauri larririk eragin.
Lau atxilotuetatik hiru adin txikikoak dira, 17 urtekoak, eta Adingabekoen Fiskaltzaren aurrera eramango dituzte. Laugarrena 18 urteko mutil bat da.