Espainiako Poliziak lau gazte atzeman ditu bart Iruñean eta Barañainen (Nafarroa), kale erasoak egin izan dituztelakoan. Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu du operazioa. Laurak Segi "talde terroristarekin" lotu dituzte -Espainiako Justiziak legez kanpoko erakundetzat joa du Segi-.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) esan duenez, Iruñean Iturrama auzoan Ibai Azkona eta Iker Araguas atzeman dituzte, Donibane auzoan Gorka Sueskun eta Barañainen Mikel Flamarika. Iruñeko polizia-etxean dauzkate.
Atzo gaueko hamaiketan egin zuten lehen atxiloketa, eta operazioa goizeko ordu bi eta erdiak arte luzatu da. Grande Marlaskaren idazkaria izan da bertan.
Gazteen etxebizitzak miatu dituzte, baita Iruñean Iturraman Ezpala taberna (egutegiak eta itxulapikoak eraman dituzte, AAMk dioenez) eta lokal bat ere (propaganda politikoa eraman dute).
Jaime Caballero Nafarroako Gobernuko Barne sailburuak txalotu egin ditu atxiloketak, "oso albiste ona baita eremu publikotik erretiratzea indarkeria erabiltzen duen kide oro".
AAMk kritikatu egin du operazioa, "Zapatero eta Rubalcabaren plangintza errepresiboan beste urrats bat delako. Herri hau atxiloketa, espetxeratze, tortura, ilegalizazio eta debekuen zurrunbiloan ito nahi du PSOEk, gatazka politikoa modu honetan behin betiko amaitu asmoz". Gazteak "torturatuak izateko arriskua" dagoela ohartarazi du AAMk. "Inkomunikazioa kentzeko eskatu nahi dugu, hori delaki tortura ahalbideratzen egiten duena".
Gaur Iruñean -Iturraman eta Donibanen- eta Barañainen mobilizazioak egingo dituzte, 20:00etan hasita.
Atxiloketak
Lau gazte atxilotu dituzte Iruñean eta Barañainen bart, kale erasoekin lotuta
Espainiako Poliziak egin du operazioa, eta Segi erakundeko kideak direla esan du. Ibai Azkona, Iker Araguas, Gorka Sueskun eta Mikel Flamarika dira atzeman dituztenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu