Lau euskal herritar hil dira asteburuan izandako hiru zirkulazio istriputan

2022ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Lau euskal herritar hil dira joan den asteburuan izandako hiru zirkulazio istriputan. Larunbatean, Barakaldoko (Bizkaia) 20 urteko bi gazte hil ziren BU-520 errepidean, Quintana Martin Galindez parean (Burgos, Espainia). Ibilgailua errepidetik ateratakoan gertatu zen ezbeharra. Igandean, berriz, 55 urteko txirrindulari bat hil zen Igantzin (Nafarroa), Irrisarri Land abentura parkean, bizikletatik erorita. Hildakoa gipuzkoarra zen, nahiz eta Hendaian (Lapurdi) bizi zen. Azkenik, Astigarragako (Gipuzkoa) 24 urteko gazte bat hil zen igandean Eretan (Biarno, Okzitania), moto istripu batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.