Latasaren eta Imazen zigorrak kitatutzat jo daitezela eskatu du fiskaltzak

Baldintzapean aske den Latasari eta hirugarren graduan dagoen Imazi 197/2006 doktrina kentzearen alde egin du

Erredakzioa
2013ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Jose Miguel Latasari eta Francisco Imazi Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia ezarrita, 197/20206 doktrina bertan behera uzteko eskatu du. Biak epaitu zituen Auzitegi Nazionalak fiskalen eskaera beteko balu, zigorra erabat kitatuta dutela ebatziko luke, eta erabateko askatasun egoera ezarriko lieke. Hala ere, ez bata ez bestea ez daude zigorra espetxean betetzen. Langraitz bideari helduta dago Latasa, baldintzapeko askatasunean. Imaz hirugarren graduan dago, buruko gaixotasun bat duelako.

ETAko kidea izatea egotzita zigortu zuten Latasa. 1994tik aurrera, ordea, hainbat idatzi argitaratu ditu, besteak beste, ETAren borroka armatua zein Amnistiaren Aldeko Batzordeen lana gaitzesten, eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboak taldetik kanporatua du azken urteetan.

Imaz Komando Autonomo Antikapitalista taldekoa izana da. 1995ean hirugarren gradua eman zioten, buruko gaixotasun bat duela eta.

GRAPOko kide batentzat eskaera bera egin du fiskaltzak. Concepcion Gonzalez Rodriguezi 197/2006 doktrina kentzeko eta aske uzteko proposatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.