Lasterbidean egin dute, euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa

Pertsona ugarik egin dute korrika Villabona-Amasan; hainbat kontzertu ere egin dituzte. BERRIA izan da lasterketaren laguntzaileetako bat

Lasterbidean lasterketako korrikalariak, atzo, Villabona-Amasan. AITOR KARASATORRE / FOKU.
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2023ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Villabona-Amasan (Gipuzkoa) egin dute aurten Lasterbidean egitasmoa. Atzo egin zuten euskal preso politikoen eskubideen aldeko lasterketa, eta pertsona ugarik hartu zuten parte. Lasterketa bat baino gehiago da Lasterbidean, eta horren erakusle izan zen antolatu zuten egun osoko egitaraua. BERRIA izan da egitasmoaren laguntzaileetako bat, baita Villabona-Amasako Udala, Aiurri, Naiz eta Tolosaldeko Ataria ere.

Duela hamar urte antolatu zuten lehen aldiz Lasterbidean. Oiartzunen (Gipuzkoa) egin zuten 2013ko lasterketa, eta urtero toki desberdinetan egin izan dute. Pandemiaren ondorioz, eten bat egin behar izan zuten, eta Kanpezun (Araba) egin zuten iazko lasterketa.

Egun osoko egitaraua

Atzo goizetik gauera arte denetariko ekitaldiak izan baziren ere, herenegun gauean hasi zen Lasterbidean. Izan ere, Villabona-Amasako Aljibean kontzertuak egin zituzten, Sahrijai elkartearen eskutik. Atzo, lasterketak hasi aurretik, dortsalak banatu zituzten, eta beroketa kolektiboa egin zuten herriko plazan. 11:00etan hasi zen lasterketa luzea —7,8 kilometrokoa—, eta 12:15ean, berriz, laburra —2,5 kilometrokoa—.

Ondoren, herri bazkaria egin zuten Zubimusu ikastolan, eta haurrek ere izan zuten haien txokoa, bazkalostean jolasteko. Arratsaldean, Distopia elektrotxarangak girotu zituen herriko kaleak, eta, aldi berean, pilota partidak ikusteko aukera izan zuten Behar Zana pilotalekura gerturatu zirenek.

Gauean, kontzertuak eman zituzten XSakara eta McOnak musika taldeek. Amaitzeko, DJ Bullek alaitu zuen herriko plaza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.