Lasserre eta Etxeto lehen ministroaren aholkulariarekin bilduko dira

Abenduaren 18an ukanen dute bilera Hautetsien Kontseiluko eta Garapen Kontseiluko presidenteek Parisen

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2013ko abenduaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Abenduaren 18an bilduko dira Jean-Marc Ayrault Frantziako lehen ministroaren aholkulariarekin Jean-Jacques Lasserre Hautesien Kontseiluko presidentea eta Jean Baptiste Etxeto Garapen Kontseilukoa. Ipar Euskal Herriarentzako lurralde hitzarmena ukanen dute aipagai. «Hitzarmen mamitsua egitea eta Euskal Herriaren berezitasunak kontuan hartzea galdetuko diogu», Lasserren hitzetan.

Atzo bildu zen Lasserre Philippe Yvin Lehen ministroaren aholkulariarekin. «Argi utzi diot lurralde hitzarmenak mamitsua izan beharko duela, bestela ez dela ibiliko». Euskal lurralde elkargoaz gutxi mintzatu ziren, ordea: «Ez nintzen horri buruz hitz egiteko biltzen harekin». Bilera hori Jean-Marc Ayrault lehen ministroak Lasserre eta Etxetori igorri gutunaren segida izan da. Batera-k bere lau aldarrikapenak —lurralde elkargoarena barne— karrikara atera zituen larunbatean Maulen, eta Frantziako Gobernuaren «mespretxua» salatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.