Lassalle diputatu ohia salatu dute bortxaketagatik

2023ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
BAIONA. Jean Lassalle Pirinio Atlantikoetako diputatu ohiaren kontrako salaketa ezarri du emakume batek, bortxaketagatik. 2010ean gertatu zen erasoa, Bordeleko (Okzitania) hotel batean. Biktima Lassalleren aldeko kanpaina egiten ari zen eskualdeko bozetan. Kontatu duenez, gizonak hitzordua eman zion hotelean, kanpaina bilera bat egiteko, baina eraso egin zion. Garai hartan, emakumea haurdun zegoen, eta Lassalleri errana zion. Bordeleko prokuradoreak baieztatu du ikerketa bat ireki duela, eta lekukoak entzuten ari direla; Lassalle bera ere elkarrizketatzekoa dute datozen egunetan.

2017an ere sexu jazarpenaz akusatu zuten lau andrek, hala nola Colette Capdevielle garaiko diputatu sozialistak. Capdeviellek BERRIAri azaldu zionez,egun batean, diputatu bulegoa eraikin berean zutela, dutxara jaitsi zen: «Bainu soineko bat neraman, eta dutxa libre baten bila nenbilen. Ate bat ireki nuen, eta Lasalle topatu, galtzontzillotan. Atea ixteko zeukan, eta bota zidan: 'Zatoz nirekin dutxatzera!'. Alde egin nuen». Hurrena topo egitean, «dutxako neska laguna» zela esan zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.