XXI. Urteurrena

Lasa eta Zabalaren bahiketa, tortura eta hilketa salatzeko manifestazioa egiten ari dira Tolosan

Gaur betetzen dira 21 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala gazte tolosarrak Baionan bahitu zituenetik, ondoren torturatu eta hiltzeko. 400 bat lagun hilketa horiek salatzeko manifestazioa eginten ari dira Tolosan, 'PSOE=GAL. Amnistia eta Askatasuna' goiburupean. Han da Batasunako bozeramaile Arnaldo Otegi ere, eta Espainian izan diren gobernuek "betidanik" Euskal Herriaren kontra "biolentzia" erabili izan dutela salatu du. Hala ere, "herri honen borrokarako grina" gelditzerik ez dutela lortu azpimarratu du.

2004ko urriaren 16a
18:45
Entzun
Arratsaldeko 18:00ak inguruan abiatu da manifestazioa Tolosako Triangelu plazatik, euritan. 400 lagun inguru bildu dira, "Estatuen inpunitatea" salatu eta Lasa eta Zabalaren "hilketen arduraduna etxeratu berri dutela" gogorarazteko.

Atzo, omenaldia egin zieten bi gazte tolosarrei. Beraien omenezko monolitoan lore eskaintza egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.