Antigeno testen salneurriei galga jartzea eta 3. dosia 18 urtetik gorako guztiei zabaltzea erabaki du Espainiako Osasun Publikorako Batzordeak. Carolina Darias Osasun ministroak jakinarazi ditu erabakiak. Batetik, 2,94 euroan saldu ahal izango dira gehienez ere test antigenoak larunbatetik aurrera Hegoaldean. Azken asteetan polemika iturri izan da antigeno testen prezioa, neurrigabe garestitu baita eskari handiaren ondorioz, eta muga jarri diete.
Bestetik, 18 urtetik gorako guztiek txertoaren hirugarren dosia hartzeko aukera izango dute. Horrez gain, ziztada arteko epea sei hilabetetik bostera murriztea erabaki dute.