Larunbatean hasiko da berriro Zarautz eta Zumaia arteko tren zerbitzua

Zerbitzua etenda egon da ia zortzi hilabetean. Iazko uztailean luizi bat izan zen Meagako tunelean.

Euskotren - Trena
Euskotrenen tren bat. GORKA RUBIO / FOKU
Erredakzioa
2024ko martxoaren 11
14:45
Entzun

Uztailaren 19an luizi bat izan zen Zarautz eta Zumaia arteko (Gipuzkoa) trenbideko Meagako tunelean. Berez hilabete eta erdirako etena izan behar zuena ia zortzi hilabetez luzatu da. Denbora horretan, Euskotrenek zerbitzuaren eten hori baliatu du ez bakarrik Meagako tuneleko luizia konpontzeko, baita trenak Urola ibaiaren gainetik pasatzeko erabiltzen duen zubia hobetzeko eta Meagako eta Done Mikel tuneletako trenbideak berritzeko ere. Ia hiru kilometroko bidea berritu dute. Lan horiek guztiak egin eta gero, larunbatean trenez bidaiatu ahalko da berriro Zarautz eta Zumaia artean.

Zortzi hilabeteotan bidaiariek autobusean egin dute bi herri horien arteko ibilbidea. ETS Euskal Trenbide sareak barkamena eskatu die erabiltzaileei sortutako eragozpenengatik.

Uztailaren 19an gertatu zen Meagako tuneleko istripua. Garai horretan zenbait lan egiten ari ziren tunelean, estaldura indartzeko, trenbidea berritzeko eta trenbidearen plataforma jaisteko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.