MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak astelehenean erabaki zuen berriro egitea Bateragune auziko epaiketa, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi eta gero Arnaldo Otegik, Rafa Diezek, Sonia Jacintok, Miren Zabaletak eta Arkaitz Rodriguezek ez zutela epaiketa justurik izan. Erabaki hori ikusirik, mobilizaziora deitu dute alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozial ugarik. Larunbaterako deitu dute protestara, 12:00etan, herri guztietan, Demokrazia lelopean. Hauek dira deitzaileak: ELA, LAB, Steilas, ESK, Ahal Dugu, Ezker Anitza, EH Bildu, Nafarroako Ezker Batua, EH Bai, Gure Esku, Emakumeon Mundu Martxa, Bilgune Feminista, Sare eta Etxerat.
Protesten antolatzaileen arabera, erabakiaren «larritasunak hausnarketa bateratua eta kolektiboa» eragin du eragileen artean, eta deialdiarekinbat egiteko eskatu diete «herri, gizarte eta kultur eragile guztiei».
Erreakzioak eragin ditu Gorenaren erabakiak. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak espero du epaiketa errepikatzeko erabakia «ezerezean» geratzea. Arnaldo Otegik uste du epaiketa berriz egitea «Altsasu politiko bat» dela, eta «prebarikazioaren adibide argi bat»; halere, ez du ziurtzat jo epaiketa errepikatzea.
Larunbatean Bateragunekoen alde mobilizatzera deitu dute
Alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozial ugarik protestak antolatu dituzte herri guztietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu