Larrun Ez Hunki-k maiatzaren 21ean mobilizatzera deitu du

Agerraldia bukatuta, Kontseilu Departamentuko egoitzara sartu dira, Jean Jacque Lasserre lehendakariarekin hitzordu bat eskatzeko

Larrun Ez Hunki kolektiboko kideak atzo prentsaurrekoan. BOB EDME.
Eneko Etxegarai Urain.
Baiona
2018ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Larrun Ez Hunki kolektiboak maiatzaren 21ean mobilizatzeko deialdia egin du. Festa eguna da Ipar Euskal Herrian, eta, «egunhorretan, jendeak ohitura du Larhunera igateko», azaldu du Ellande Alfarro kolektiboko kideak. Gailurrera joan nahi duten guztiek «argazki erraldoi bat» egingo dute 10:30ean, eta, ondoren, 11:30ean, San Inaxioko lepoan elkarretaratzea egingo dute. Hitzartze bat izanen da, eta, ondoren, jendea piknika hartzera gomitatu dute, musikariekin zein bertsolariekin.

Agerraldiaren ondoren, departamentuko kontseilukoegoitzara joan dira kolektiboko kideak, Jean Jacque Lasserre lehendakariarekin hitzordu bat galdegitera. «Gutun bat bidali genion martxoan, baina erantzunik ez dugu inoiz izan», azaldu du Alfarrok. Larhun mendian egin nahi duten eraikuntzaren eramaile nagusia da Lasserre. Izenpeak biltzen ere hasi dira egitasmoaren berri jakin bezain fite, eta, gaur egun, 10.000 atxikimendutan direla zehaztu dute.

Proiektua berrikusia izan dadila eskatzen dute aurkariek, eta hiru printzipiotan oinarritzea: obrak segurtasuna bermatzeko behar diren hobekuntzetara mugatzea, Larhun mendia «gehiago desitxuratuko» duen eraikuntzarik ez egitea, eta Larhuni begirako egitasmoak bertan dagoen jarduera «txikitzeko» balio izatea: «Giza jarduera handiegia da jada, eta naturari leku handiagoaeman behar zaio». Horren ordez, departamentuaren egitasmoa «jende gehiago erakartzeko eta diru gehiago sartzeko» egina dela azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.