'Larrion auzian' azalpen eskea Segurtasun Sailari

2021eko otsailaren 27a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Miren Larrion Gasteizko EH Bilduko zinegotzi ohiaren dimisioa dela eta, koalizio independentistak ohar bat kaleratu zuen atzo, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila interpelatu zuen: «Segurtasun Sailak berak eman beharko lituzke azalpenak, eta neurriak hartu; izan ere, asteartean jakinarazi zuenetik ikerketa sekretua dela eta ez zuela horri buruzko xehetasunik emango, etengabekoak izan dira Lakuako Ertzaintzaren komisariak bakarrik duen informazioaren filtrazioak».

EH Bilduk salatu duenez, EAJk etekin politikoa atera nahi du «historia triste honen biktima baino ez den pertsonaren gainetik». Salatu egin du «Ertzaintza eta bere gertuko komunikabideak erabiltzea» horretarako. Bestalde, Gasteizko EH Bilduk jakinarazi du nork ordezkatuko duen Larrion bozeramaile gisa Gasteizko Udalean. Felix Gonzalez izango da, eta Xabi Ruiz de Larramendi gehituko da EH Bilduk Gasteizen duen udal taldera. Sei zinegotzi ditu egun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.