Alderdiak

«EH Bilduren errepresioa» salatu du Mugimendu Sozialistak

Elkarretaratzea egin zuten atzo, Hernaniko Udalak 3.168 euroko isuna jarri diela eta.

Hernanin atzo egindako elkarretaratzea. KONTSEILU SOZIALISTA
2022ko abenduaren 27a
17:13
Entzun

MS Mugimendu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen atzo iluntzean Hernanin (Gipuzkoa), herri horretako udalak 3.168 euroko isuna jarri diela salatzeko, sanjoanetan txosna bat jartzeagatik txosnen gunetik kanpo. MSk EH Bildu egin du gertatutakoaren erantzule, eta haren «errepresioa» salatu du: «MSren posizio politikoa dela eta, hura zokoratzen eta itotzen saiatzen ari da EH Bildu, eta horren adibide dira beto eta bazterketa politiko oro».

MSren ustez, EH Bilduren jarrera ez da harritzekoa: «Espainiako Estatuko erregimen burgesean instalatu den alderdi bat da, eta adierazpen politiko iraultzaileak itzalarazteko ardura dauka».

Elkarretaratzean, MSk «Euskal Herriko edozein jaitan txosnak jartzeko eskubidearen defentsa» berretsi zuen, eta Hernaniko Udalari exijituko zion isuna kentzeko eta datozen sanjoanetan txosna jartzeko bermea emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.