Julen Madariaga

«Askatasunarekin konprometitua»

2021eko apirilaren 6a
14:05
Entzun

Hainbat politikarik erreakzioak zabaldu dituzte sare sozialetan azken orduotan, Julen Madariaga hil dela jakin ondoren. «Julen Madariaga zendu da, ETAko sortzailea, HB eta Aralarreko kidea. Abertzalea eta gure herriaren askatasunarekin konprometitua», idatzi du Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak.

Madariaga agurtu du Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak ere: «Ezagutu dugun historiaren zatiak, pertsonak desagertzen direnean... Agur Julen!» mezuarekin. Arkaitz Rodriguez Sortuko koordinatzaileak azpimarratu du «bizitza osoan zehar gure herriaren askatasunaren alde borrokan» jardun duela, eta doluminak helarazi dizkie Madariagaren senide, lagun eta burkideei.

Sortu alderdiak adierazi duenez, «Madariagari eta haren belaunaldiari asko zor diegu, haien lan militanteak pizkunde kultural eta politiko oso bat ekarri zuelako Euskal Herrira, eta haiek abiatutako askatasunaren aldeko borrokara milaka euskal herritar lotzea lortu zutelako». Madariagak Euskal Herriaren askatasunaren alde jardun zuela gaineratu du alderdiak. «Eredu izan zen, eta gure esker ona erakutsi nahi diogu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.