Lapurdin hamasei hondartza itxi dituzte uraren kalitate eskasagatik

Miarritzen, esaterako, ostreopsia atzeman dute. Marmokak ere badabiltza kostaldean, baina, adituen arabera, egoera ez da larria.

Miarritzeko hondartza, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Miarritzeko hondartza, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
2024ko uztailaren 21a
19:00
Entzun

Asteburuan hamasei hondartza itxi dituzte Lapurdin, uraren kalitateagatik ezin zelako horietan segurtasunez bainatu. Bandera gorria jarri dute horietan guztietan.

Batzuetan, gainera, alga toxikoak topatu dituzte, esaterako, Miarritzen. Ostreopsisa atzeman dute han, itsas belar arriskutsu bat. Duela hiru urte itxi zuten hondatza hori, lehen aldiz, arrazoi hori dela eta.

Ez da hilgarria, baina larruazalean arazoak eragin ditzake ukituz gero, eta gripearen antzeko sintomak eragiten ditu arnasten bada.

Marmokak

Azken egunetan marmokak ere badabiltza kostaldean. Donostian, adibidez, Guardia Zibilaren itsas zerbitzuek zazpi karabela jaso zituzten ostiralean, hondartzara heldu aurretik. Asteazkenean, Ondarretako hondartzan, beste lau marmoka topatu, eta horien presentziaren berri ematen duen bandera jarri zuten sorosleek.

Dena den, adituen arabera, egoera ez da kezkagarria oraingoz, nahiz eta litekeena den datozen egunetan gehiago azaltzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.