«Lankidetzarako jarrera ezin hobea egon da, proaktiboa»

«Lankidetzaren» emaitza da 'Aroa' plana, eta, alde horretatik, Iñaki Martinez de Luna soziolinguistaren arabera, «ilusio pizgarri».

(ID_11546715) Garabide
RAUL BOGAJO / FOKU
arantxa iraola
2024ko urtarrilaren 30a
20:40
Entzun

Lehen lerroan aztertu du planaren lanketa prozesua, eta planaren onespenaren harira, hizpide hartu du.

Euskararen biziberritzea bidegurutze batean dagoela esaten da usu. Ataka horretarako gakoak ematera dator justu plan hau?

Bai, bai. Erantzun ahalik eta egokiena bilatzeko ahalegina egin dugu. 

Zein berritasun dakar?

Orain arte indarrean egon den planean gertatzen zenaren ordez, orain ikuspegi estrategikoa azpimarratzen da. Aurreko diseinuan zerrendatu ziren 300 ekimen baino gehiago; oraingo honetan, estrategian jarri da indarra. Zazpi ardatz estrategiko, hamalau erronka baino ez, 34 lan ildo eta 85 ekimen. Zergatik alde hori? Diseinu honetan ahalegina egin da gobernantza berriaren parametrotik jarduteko. Nolabait ere esateko, ez da diseinu zurruna: nondik norako orokorrak planteatzen ditu, eragile bakoitzak nork bere arloan erabaki beharko du halakoak nola garatu.

Helburuen artean, ezagutza erraztea. Ezagutzaren unibertsalizazioaren aldeko mezua indartu nahi du Kontseiluak ere. Bidean dagoen adostasunaren erakusgarri da hori?

Bai, eta ez da kasualitatea, zeren eta Kontseiluak ere parte hartu du dinamika honetan, eta azpimarratu behar da jatorri eta abiapuntu desberdinetako kideen artean lankidetzarako jarrera ezin hobea egon dela, proaktiboa, eta ulermen maila izugarri handia. Bistan da kezka nagusiak denok partekatzen ditugula, eta halakoei aurre egiteko aukerak ere antzeko moduan, ez guztiz berdin, ikusten ditugula. Oro har, planteamendu nagusitan bat etorri gara guztiok. Ez da kontrajartze nabarmenik izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.