lan gatazkak

Langileen erabateko babesa eta normaltasuna Bizkaibusen greban

Bizkaibuseko errepideko garraioan %30eko gutxieneko zerbitzua dago gaur.

Bi orduko lanuzteak deitu zituzten joan den astean Bizkaibuseko langileek. MARISOL RAMIREZ, ARP
2014ko urriaren 6a
15:10
Entzun

ELAk, LABek, UGTk, CCOOk eta USOk deitu dute grebara, eta langile guztiek egin dute bat, ELAk jakinarazi duenez. Bizkaibuseko autobus konpainia %30eko gutxieneko zerbitzua soilik ari da ematen gaur, Bizkaiko Aldundiari eskatzeko iaz sinatutako akordioa bete dezan. Akordio horretan, aldundiak eta langileek sinatu zuten lanpostuei eutsiko zitzaiela eta lan baldintzak ez zirela okertuko. Manifestazioa egingo dute Bilbon.

Bi orduko lanuzteekin hasi zituzten mobilizazioak hil hasieran Bizkaibuseko langileek. Bost ABEEri (aldi baterako enpresa elkarte) eragiten die: Transportes Colectivos SAU eta Transitia SL Ezkerraldean; Rutas de Cantabrico eta Transitia SL Busturialdean; Encartaciones SA. Enkarterrin; Compañia de Autobuses Vascongados SA, Autobuses de Lujua SL eta Encartaciones SA Txorierri eta Mungialdean; Pesa Bizkaia eta Transportes Pesa Nerbioi, Arratia eta Durangaldean. Normaltasunez joan da greba lehen orduetan.

Akordiorik ez bada, hilaren 9, 13, 15, 17, 20, 21, 23 eta 24an ere egun osoko lanuzteak egingo dituzte, eta hilaren 27tik aurrera mugagabeko greba. Garraio zerbitzu berrituaren adjudikazioak lanpostuak kentzea ekarriko duela salatu dute langileek, eta sindikatuek iragarri dute protesta egingo dutela aldundiak iaz sinatutako akordioa bete arte. Sindikatuak prest agertu dira aldundiarekin "edozein momentutan" biltzeko. Aldundian ABEEetako ordezkariekin bilduko dira gaur.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.