lan istripua

Langile bat hil da Gaubean, traktorea iraulita

Landa batean lanean ari zela, zihoan traktorea irauli eta azpian harrapatuta zendu da 25 urteko gizonezkoa. Traktorea zergatik irauli den aztertzen ari dira.

2010eko ekainaren 1a
19:05
Entzun
Traktorearekin lanean ari zen 25 urteko gizonezko bat hil da Gaubean. Landa batean lanean ari zela traktorea irauli eta azpian harrapatuta geratu da. Gertaera izan eta gutxira zendu da. Istripua 16:00ak aldera izan da, eta Ertzaintza aztertzen ari da.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 34. behargina da gaurkoa. Iaz horrela 80 langile zendu zirela dio LABek. 2008an 112, 2007an 125.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.