Lander Martinezek «bi abiadurako» eredua salatu du
BARAKALDO. Elkarrekin Podemosek ekitaldi bat egin zuen atzo Barakaldon (Bizkaia), eta, bertan, Lander Martinez koalizioko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak salatu zuen Ezkerraldea dela «bi abiadurako Euskadiren paradigma». Martinezen iritziz, EAJ-PSE itunak «pertsona eta gune batzuei» egiten die mesede, baina eredu horretatik «kanpo» daude Barakaldo eta Ezkerraldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu